Emaileak

Teknologian milioi asko inbertitu ditugun arren, proiektua aurrera eramateko etengabe ikerketan aritu garen arren, gure profesionalak alde batetik bestera bidaiatzen eta lankidetzan aritzen diren arren, laguntza bidezko ugalketa teknika berrienak azaltzen eta zabaltzen dituzten arren, askok guzti hori auzi zientifiko hutsa dela uste duten arren, hainbat tratamendu ez lirateke posible izango emailerik ez balego. Hain zuzen ere, emaileen laguntzarekin hasten da guztia.

Informazio juridikoa

412/1996 Errege Dekretua, 1996ko martxoaren 1ekoa, 9. Artikulua, sekretu bermea. Konfidentzialtasun zorrotzenarekin bildu, tratatu eta gordeko da laguntza bidezko ugalketa-tekniken erabiltzaileen historia klinikoko informazioa, emaileen hautaketa-prozedurari dagokion informazioa, bai eta Gameto eta Aurreenbrioi Emaileen Estatuko Erregistroan (bai Base Nagusian zein baimendutako zentro eta zerbitzuetan) bildutako banakoen informazioa. Sanitateko Lege Orokorraren 2., 5., 7., 19., 20. artikuluek, Laguntza Bidezko Ugalketa Teknikei buruzko Legearen azken xedapenetako hirugarrenak eta Norberaren Datuen Tratamendu Automatizatua arautzen duen Lege Organikoaren 7. eta 8. artikuluek xedatzen dutenaren arabera gordeko da informazio hori. Gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen.