Zuk egiten duzu posible

Legeak obulu emailearen eta hartzailearen anonimatua bermatzen du. Obuluak bikote antzuei laguntzeko baino ez dira erabiliko.

Obulu-emaileak, prozesuak sortu dakizkioken eragozpen, traba eta prozesuan igarotako denboragatik, ordain bat jasoko du.

Emakume gazte (35 urte baino gazteagoa) eta osasuntsu orok, laguntzeko nahia eta jarrera altruista duenak eman ditzake obuluak. 412/1996 Errege Dekretuak, 1996ko martxoaren 1ekoak, 2. artikuluan, zera dio: Ondorengo baldintzak betetzen dituztenak izan daitezke gameto eta aurreenbrioen emaile:

  • 18 urte baino gehiago eta jarduteko gaitasun osoa izatea. Ahal den neurrian malformazio kromosomikorik gerta ez dadin, gameto emeen emaileek ezingo dute 35 urte baino gehiago izan.
  • Egoera psikofisiko onean egotea.
  • Gameto edo aurreenbrioien emate hori idatzizko kontratu batekin gauzatuko da; aldez aurretik onespen protokolo bidez, ematearen helburuak eta ondorioak jakinaraziko zaizkio emaileari, bai eta emaileari egingo zaizkion prozedura eta azterketa guztiak ere.

Gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen.

Emakumeak pauso hauek eman beharko dituzte, betiere medikuen kontrolpean: 10-12 egunez botika bat hartu beharko du egunero. Normalean, emakume emaileak berak jarriko ditu larruazalpeko injekzioak etxean. Horren helburua obulu bat baino gehiago lortzea da, hartzailearen tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko. Prozedurak dirauen bitartean, 3-4 aldiz joan beharko du kontsultara ekografia ginekologikoa egin diezaioten (ez du minik ematen).

15 minutu inguru behar dira. Obuluak ateratzeko, ebakuntza kirurgiko txiki bat egin beharko diote. Ebakuntzak tokiko anestesia ala anestesia orokor arina eskatzen du. Bagina ekografiaren bidez, obulutegiak ikus daitezke, eta ginekologoak obulutegietako likidoa xurgatuz obuluak bildu eta laborategira bidaltzen ditu.

1-3 ordu igarota, emailea etxera joan daiteke eta eguneroko bizitzarekin jarrai dezake.

Ez. Jarritako anestesiari esker emaileak ez du minik nabarituko.

Emaile izateak ez du kaltetzen emailearen geroko ugalkortasun eta amatasuna.

Bi-hiru hilabete pasa eta gero berriro eman daitezke obuluak.