Zuk egiten duzu posible

Esperma-emaileak, prozesuak sortu dakizkioken eragozpen, traba eta prozesuan igarotako denboragatik, ordain bat jasoko du.

Borondatez eta irabazi asmorik gabe esperma bankura doazen gizonezko gazte eta osasuntsuek. Bertan, beraien esperma laginak utziko dituzte haurdunaldi bat lortzeko nahia duten bikoteei edo emakumeei laguntzeko.

  • 18-50 urte bitartean izatea.
  • Osasun psikofisiko egokia eta jarduteko gaitasun osoa izatea.
  • Emaileak eta haren familia hurbilak asaldura genetiko larririk edo herentziazko gaixotasunik ez izatea.
  • Honelako herentziazko gaixotasunik ez izatea: asma, diabetea, epilepsia edo hipertentsio arteriala.
  • Hepatitis biriko, sifilis, herpes, giza immunoeskasiaren birus eta zitomegalobiruserako seronegatiboa izatea.
  • Odol- eta esperma-kulturetan bakterioengatiko infekzio neurgarririk ez izatea.
  • Izozketa gainditzeko behar diren ezaugarriak dituen esperma izatea.

Legeak esperma-emailearen eta hartzailearen anonimatua bermatzen du.