Esperma Bankua

Epe luze samarrean esperma laginak gorde ahal izateko, Bilboko, Donostiako eta Iruñako Laguntza Bidezko Ernalkuntza Unitateetan esperma banku bana daukagu; horietan zenbait tratamendu motatan erabiltzeko esperma laginak gordetzen ditugu. Banku horiek behar bezala identifikatuta dauden 1 ml-ko krio-hodi multzoak dauzkate; eta horiek nitrogeno likidozko edukiontzietan biltzen dira -196 ºC-an.

Erabilera

Banku horiek emaile anonimoen laginak gordetzen dituzte, ondoren emaile baten esperma behar duten bikoteen tratamenduetan erabili ahal izateko.

Beste zenbait erabilera

  • Laguntza bidezko Ugalketako unitateko tratamenduak jasotzen dituzten bikoteetako gizonezko batzuen esperma ere banku hauetan gordetzen da. Zenbait gizonek arazoak dituzte momentu jakin batean laginak lortzeko eta, beraz, aldez aurretik esperma izoztu ahal izatea psikologikoki lasaigarria gertatzen zaie; izan ere, laginak lortzeko erraztasun handiagoa dute jadanik izoztutako esperma laginak badaudela eta horiek erabil daitezkeela jakinda. Bestalde, haien lanagatik bidaiak sarritan egin behar dituztenek tratamenduaren egunean kanpoan egon beharra izan dezakete; horregatik, badaezpada ere, esperma laginak izoztuta gordetzen dira tratamenduaren egunean esperma lagina beharrezkoa delako.
  • Balio handiko esperma laginak ere gordetzen dira; hau da, aldi baterako edo betirako azoospermia (hazi isurian espermatozoiderik ez edukitzea) eragin ohi duten erradioterapia- edota kimioterapia-tratamenduak jaso beharko dituzten gizonezkoen esperma. Horrela, nahi izanez gero, etorkizunean seme-alabak izateko aukera ez dute galtzen.
  • Basektomia egingo duten gizonezkoek ebakuntzaren aurretik esperma gordetzeko etorkizunean esperma erabili nahiko balute.
banco de semen