1993az geroztik, 30 urte baino gehiago dira dagoeneko profesional talde handi bat (Ginekologoak, Enbriologoak, Urologoak, Psikologoak, Erizainak, Administrariak…) Lagundutako Ugalketaren arloan aritzen garela esklusiboki, antzutasun-arazoak dituzten milaka emakume eta bikoteri haurdunaldi hori lortzen lagunduz.
Profesional onenak edukitzeak, teknologia abangoardistenekin lotuta eta ospitale-talde handi batek babestuta (Quirónsalud), aukera eman digu haurtxo bat izateko gogoa duten milaka emakume eta bikote zoriontsu egiteko.
Milaka dira jada, ia 6000, gure Ugalketa Unitatetik jaiotako haurrak, gure eguneroko lana bermatzen dutenak.













