Koldo Carbonero Doktorea

Laguntza Bidezko Ugalketa Unitateko eta Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko burua.

Grupo Hospitalario Quirónsalud-eko laguntza bidezko ugalketa unitateen zuzendaria da, Euskadin eta Nafarroan.

Ginekologoa. 

  • Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia titulua lortu zuen 1980an.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean UPV-EHU (Gurutzeta Ospitalean) Ginekologiako eta Obstetriziako mediku espezialista titulua lortu zuen 1986an.
  • Doktorego ikastaroak egin zituen 1984an EHU-UPVn.
  • Espainiako Andrologia Elkarteko (ASESA) bazkide numerarioa da 1981. urtetik.
  • Ugalkortasuneko Espainiako Elkarteko (SEF) elkarteko bazkide numerarioa da 1993. urtetik.
  • 2004ko azarora arte Laguntza Bidezko Ugalketako Unitateen Euskal Elkarteko (Asociación Vasca de Centros de Reproducción Asistida, AVCRA) presidentea izan zen; egun, elkarte horretako batzordekidea da.

Ikertzaile-jarduera:

Esperientzia zabala du ikerketan:

  • Estatuko eta nazioarteko aldizkaritan hainbat lan argitaratu ditu.
  • Estatuko biltzarretan hainbat hitzaldi aurkeztu ditu.
  • Estatuko eta nazioarteko biltzarretan komunikazioak aurkeztu ditu. Mintegiak eta ikastaroak eman ditu.
koldo carbonero