Miren Mandiola Doktorea
Grupo Hospitalario Quirónsalud-eko laguntza bidezko ugalketa unitatearen zuzendaria da, Gipuzkoan.
Laguntza Bidezko Ugalketa Laborategiko zuzendaria da.
- Medikuntza eta Kirurgia titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean 1986an.
- Analisi klinikoetako mediku espezialista titulua lortu zuen BAME Gurutzeta Ospitalean, 1991ean.
- Euskal Herriko Unibertsitateko UPV-EHU Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean egin zituen Doktorego ikasketak 1991-1992 an.
- Ikertzaile izateko nahikotasun proba 1992an gainditu zuen.
- Biologoen Elkargoak eta Ugalkortasuneko Biologiarako Espainiako Elkarteak (ASEBIR) Laguntza Bidezko Giza Ugalketako mediku espezialista titulu ofiziala eman zioten 2001ean.
- Madrileko Rey Juan Carlos unibertsitatean laguntza bidezko ugalketako masterra eskuratu zuen.
- Laguntza bidezko Ugalketa ASEBIR ziurtagiria, Enbriologia klinikoa, 2010ean.
- Genetika Medikuntzan diplomatua, Valentziako Unibertsitatearen eskutik 2016.urtean.
- Aholku Genetikoan Unibertsitate aditua, Valentziako Unibertsitatearen eskutik 2017an.
- Senior-Senior Enbriologo Kliniko / Laborategi Zuzendaria Titulua, ESHREk (European Society of Human Reproduction and Embryology) emana.
- Ugalkortasuneko Espainiako Elkarteko (SEF) bazkide numerarioa da 1993. urtetik.
- Grupo de interés en Diagnóstico Genético Preinplantacional (Gidgp) taldeko kidea da.
- Espainiako Andrologia Elkarteko (ASESA) bazkide numerarioa da.
- Ugalkortasuneko Biologiarako Espainiako Elkarteko (ASEBIR) bazkide numerarioa da.
- European Society of Human Reproduction and Embryology (ESHRE) elkarteko bazkide numerarioa da.
Ikertzaile jarduera
Esperientzia zabala du ikerketan:
- Estatuko eta nazioarteko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditu.
- Estatuko kongresuetan hitzaldiak eman ditu.
- Estatuko eta nazioarteko biltzarretan komunikazioak aurkeztu ditu.
- Hainbat ikastaro, hitzaldi eta mintegi antolatu eta eman ditu.
