Miren Mandiola Doktorea

Grupo Hospitalario Quirónsalud-eko laguntza bidezko ugalketa unitateen zuzendaria da, Euskadin eta Nafarroan.

Laguntza Bidezko Ugalketa Laborategiko zuzendaria da.

  • Medikuntza eta Kirurgia titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean 1986an.
  • Analisi klinikoetako mediku espezialista titulua lortu zuen BAME Gurutzeta Ospitalean, 1991ean.
  • Biologoen Elkargoak eta Ugalkortasuneko Biologiarako Espainiako Elkarteak (ASEBIR) Laguntza Bidezko Giza Ugalketako mediku espezialista titulu ofiziala eman zioten 2001ean.
  • Madrileko Rey Juan Carlos unibertsitatean laguntza bidezko ugalketako masterra eskuratu zuen.
  • Laguntza bidezko Ugalketa ASEBIR ziurtagiria, Enbriologia klinikoa, 2010ean.
  • Senior-Senior Enbriologo Kliniko / Laborategi Zuzendaria Titulua, ESHREk (European Society of Human Reproduction and Embryology) emana.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko UPV-EHU Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean egin zituen Doktorego ikasketak 1991-1992 an. Ikertzaile izateko nahikotasun proba 1992an gainditu zuen.
  • Ugalkortasuneko Espainiako Elkarteko (SEF) bazkide numerarioa da 1993. urtetik.
  • Grupo de interés en Diagnóstico Genético Preinplantacional (Gidgp) taldeko kidea da.
  • Espainiako Andrologia Elkarteko (ASESA) bazkide numerarioa da.
  • Ugalkortasuneko Biologiarako Espainiako Elkarteko (ASEBIR) bazkide numerarioa da.
  • European Society of Human Reproduction and Embryology (ESHRE) elkarteko bazkide numerarioa da.

Ikertzaile jarduera

Esperientzia zabala du ikerketan:

  • Estatuko eta nazioarteko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditu.
  • Estatuko kongresuetan hitzaldiak eman ditu.
  • Estatuko eta nazioarteko biltzarretan komunikazioak aurkeztu ditu.
  • Hainbat ikastaro, hitzaldi eta mintegi antolatu eta eman ditu.
Miren Mandiola