LEGE OHARRA
Web honetara sartzeak eta berau erabiltzeak lege-ohar honen termino eta baldintzen jakitun egotea eta onartzea dakar; zenbait zerbitzu jakinetarako sarbideak baldintza berezi batzuk eska ditzake.
Web honen edota honek biltzen dituen zerbitzuen erabilera orok lege-ohar honen termino legalak onartzea ekarriko du berekin.
Web honetarako sarbidea eta bertan bildutako informazioaren erabilera zuzena ekintzok egiten dituenaren erantzukizuna dira; MANDIMEDIC SLP-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko erabiltzaileak informazio horren erabilera okerra, legez kontrakoa edo arduragabea egingo balu.
Debekatuta dago legez kanpokoa, kalumniazkoa edota lizuna izan daitekeen gairik ezartzea edo transmititzea; edota penalki tipifika daitezkeen, erantzukizun zibila sor dezaketen edo legea urra dezaketen portaerak eragingo dituen materiarik ezartzea edo transmititzea. MANDIMEDIC SLP-k ez du Web honetan zein hemengo eztabaida-leku edo txatetan agertzen diren adierazpen edo iritzien gaineko erantzukizunik hartuko.
MANDIMEDIC SLP-k berea du baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileen sarbidea ezeztatu edo ukatzeko eskubidea, edozein unetan eta aurretik jakinarazteko beharrik gabe.
MANDIMEDIC SLP-k ezin du bere gain hartu jarraian zehazten direnen erantzukizuna:
a) erabiltzaileek web honek dituen helburuetatik kanpo izaten dituzten sarbide edo erabilerena.
b) webaren edota honek eskaintzen dituen zerbitzuek erabiltzaileen behar, jarduera edo emaitza zehatzak, zein itxaropenak betetzeko erabilgarritasunik, egokitasunik edota baliagarritasunik ez izatearen ondorioena.
c) web honen bidez lor daitezkeen iritzi, gomendio eta ikerketak praktikan jartzeak ekar ditzakeen emaitzena.
Horien guztien erantzukizuna erabiltzailearena izango da beti.
MANDIMEDIC SLP-k berariaz debekatzen du “framing”-ak egitea edota web honen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituzten mekanismoak erabiltzea.
Webaren edukia.- Webgunearen helburua MANDIMEDIC SLP-k egiten dituen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak sustatzea da; beraz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea.
Web honek MANDIMEDIC SLP-k interesgarritzat jotzen dituen artikuluak (besteak beste, osasuneko, medikuntzako, ospitaleko eta gaurkotasuneko gaiak lantzen dituztenak) izan ditzake; baina bertan agertzen diren edukiek haien egileen iritziak islatzen dituzte, eta ez dira nahitaez MANDIMEDIC SLP-renak.
MANDIMEDIC SLP-k berea du webgunean aldaketak egiteko eskubidea aldez aurretik jakinarazi gabe; aldaketon helburua webgunearen edukiak edo diseinua eguneratzea, zuzentzea edo aldatzea izan daiteke. Webgunearen edukiak aldizka eguneratuko dira. Informazioa ez da berehala eguneratzen eta, beraz, web honetako informazioa indarrean dagoen edo zehatza den froga dadila gomendatzen dugu.
Jabego Intelektualeko eta Industrialeko Eskubideak.- Web honen diseinuaren, edukien eta iturri-kodeen, bai eta bertan ageri diren logo, marka eta beste zeinu bereizgarrien jabegoa MANDIMEDIC SLP-rena da. Hortaz, Jabego Intelektual eta Industrialaren Zuzenbidearen arabera dagozkion eskubideak babesten ditu, eta ondorioz, MANDIMEDIC SLP-ren idatzizko baimena tarte ez bada, guztiz debekatuta dago horiek erabiltzea, bikoiztea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo antzeko edozein jarduera gauzatzea.
Erabiltzaileak webgunera bidaltzen duen edozein komunikaziotan ager daitekeen edozein ideia, kontzeptu, ezagutza edo teknika MANDIMEDIC SLP-k askatasun osoz erabili ahal izango du edozein helburutarako.
Birusak eta hutsegite teknologikoak.- MANDIMEDIC SLP-k ezin du kontrolpean izan ezta bermatu ere erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarean eta hardwarean), dokumentuetan edota fitxategietan kalterik egingo duen birusik ez dela egongo. Horregatik, MANDIMEDIC SLP-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko erabiltzaileak kalterik jasotzen badu webgunean birusik edo bestelakorik balego.
MANDIMEDIC SLP-k ezin du bermatu teknologia hutsegiterik egongo ez denik, ezta webgunea eta honen zerbitzuak etengabe erabilgarri egongo direnik; hortaz, ez du bere gain erantzukizunik hartzen webgunea edo honen zerbitzuak erabilgarriak ez badira edota sarbidean arazoak badaude.
Informazioaren segurtasuna.- MANDIMEDIC SLP-ren kontroletik kanpoko hainbat faktore tarteko izanik, MANDIMEDIC SLP-k ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak guztiz seguruak direnik. MANDIMEDIC SLP-k ez du bere gain hartzen informazio igorpenak eragin ditzakeen arriskuen ondoriozko kalte edo galeren erantzukizuna; esate baterako, datuak galtzea edota hirugarren bat baimenik gabe sartzea.
Hala ere, jakinarazi nahi dugu MANDIMEDIC SLP-k Espainiako indarreko legediak xedatzen duenarekin bat egiten duen segurtasun-politika darabilela datu pertsonalen trataerari dagokionez.
Publizitatea.- MANDIMEDIC SLP-ren zein beste hirugarren enpresen publizitatea agertuko da webgunean, betiere, erabiltzaileari interesgarria gerta dakiokeela uste dugun neurrian.
Iragarkia jartzen duen enpresari MANDIMEDIC SLP-k ez dio erabiltzailearen informaziorik emango, webgunearen erabilerari buruzko datu estatistiko anonimoak salbu, betiere, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileen nahiak betetzeko produktuak eskaintzeko helburuaz.
Hala ere, MANDIMEDIC SLP-k jakinarazten dizu, cookien bidez iragarkiak jartzen dituztenek eta hornitzaileek erabiltzaileari buruzko informazioa eskuratu, zerbitzuak nola erabiltzen dituen jakin eta sarean nola mugitzen diren jakin dezaketela. MANDIMEDIC SLP-k ez du bere gain hartzen enpresa horien informazio-biltze horren erantzukizuna, izan ere, MANDIMEDIC SLP-k ez dauka inolako harreman edo loturarik iragarkia jartzen duen enpresak informazio horri ematen dion erabilerarekin.
Link edo hiperestekak.- Interesgarriak gerta dakizkizukeen webguneetarako sarbidea errazten dizu MANDIMEDIC SLP-k. Hala ere, gune horiek ez dira bereak, ez ditu haien edukiak aztertzen, eta beraz, ezin du erantzukizunik hartu eduki horien gainean, gune horien funtzionamenduaren gainean, ez eta gune horiek erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen gainean ere.
MANDIMEDIC SLP-ren idatzizko baimenik ezean, ezingo da inolako webgunerik edo helbide elektronikorik lotu gure webgunera; eta baimen hori edozein unetan baliogabetu daiteke. Lotunea ezartzeak ez du esan nahi MANDIMEDIC SLP-k gune horrekin hitzarmen edo kontraturik duenik, babesa ematen dionik edota gomendatzen duenik.
Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa.- Lege-ohar honetan agertzen diren erabilera- eta sarbide-baldintzei buruzko edozein eztabaida, Espainiako legediaren arabera eraenduko da, aldeek dagokien foruari uko egingo diote eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira.