Intseminazio artifiazialari buruz hitz egiten entzun duzu? Ba al dakizu zertan datzan ICSI teknikak eta zein diren IADarekin lorturiko emaitzak?Esku hoberenetan senti zaitezen, zure eskura jartzen ditugu tratamentu eta profesional hoberenak.
Mundu mailako puntako tratamentuak zuen eskura
Gure emaitza nagusiak
1994
In Vitro Ernalketa (FIV) bidez jaiotako lehenengo haurra Gipuzkoan.
1996
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoaren (ICSI) teknika erabiliz jaiotako lehenengo haurra Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
1997
ICSI-TESA teknika erabiliz jaiotako lehenengo haurra EAEn eta Nafarroan.
1998
Enbrioia blastozisto-fasean transferitzean datzan teknika erabiliz jaiotako lehenengo haurra Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan eta Estatuaren zati handi batean
2001
Quironeko Laguntza Bidezko Ugalketako unitatean 1.000. jaiotza.
2004
Inplantatu aurreko Diagnosi Genetikoa (DGP) egin osteko lehen haurdunaldia Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
2005
Inplantatu aurreko Diagnosi Genetikoa (DGP) egin ostean jaiotako lehenengo haurra Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
2005
In vitro ernalketa teknika erabiliz emakume seropositiboak haurdun geratzea lortu zuen Quironek Euskadin lehenengoz.
2010
Lehenengo obozito bankua Gipuzkoa eta Nafarroan.
2013
MACS (Magnetic Activated Cell Sorting) bidezko espermatozoide selekzioa erabili ondorengo lehenengo haurdunaldia Gipuzkoan.
2013
“Embryoscope” teknologia erabilita jaiotako lehenengo haurra Gipuzkoan.
2016
300 gaixotasun autosomiko errezesibo eta 30 000 mutaziori aplikatutako bateragarritasun genetikoaren azterketa erabilita jaiotako lehenengo haurra.
2021
Hazkuntza faktoretan aberastutako plasma bidez trataturiko pazienteetan lehen haurdunaldia Gipuzkoan.