Zure arazoa irtenbidea dauka

Lehen antzutasunaren sinonimoa zena, zientziak ugalketa tratamentu batean bihurtzea lortu du, batzutan bide luze eta zaila, baina gehienetan haur baten jaiotzarekin amaitzen dena. Lehen lortu ezin zitekena, gaur egun errealitate bat da.

Esperientziagatik jakin badakigu egiten diren lehenengo kontsultetatik %95a ez dela azkena izango. Norbaitek laguntza bidezko ugalketako klinika batetara joateko erabakia hartu behar duenean beldur eta zalantza askori aurre egin behar diola ere badakigu. Horregatik guretzako lehenengo kontsulta oso garrantzitsua da. Kontsulta horretan bi aukera dauzkagu, zure egoera esplikatu besterik ez, probak eta analisiak beste momentu batetarako utziz edo momentu horretan bertan hasi zuk nahi izanez gero.

Zure kasua kontaiguzu, dituzun zalantza guztiak inongo konpromezurik gabe erantzuten saiatuko gara. Gure taldeko aditu batek zure emaila irakurri eta ahalik eta azkarren erantzungo dizu.

Noiz esan dezakegu antzutasuna dagoela?

Antzutasunaren definizio klasikoaren arabera, bi urtetan sexu-harremanak izan arren haurdunaldirik lortu ez duen bikotea antzua da. Lehen mailako antzutasuna esaten zaio bikoteak ez badu haurdunaldirik inoiz lortu; aurretik haurdunaldirik eta erditzerik egon bada, bigarren mailako antzutasuna litzateke.

infertilidad
infertilidad

Zein da antzutasun eta emankortasun ezaren arteko ezberdintasuna?

Emankortasun eza terminoa haurdunaldiak erraztasunez lortu arren haurdunaldi horiek behar bezala burutzen ez diren (abortuak, haurdunaldi ektopikoak) bikoteen kasua izendatzeko erabiltzen da. Gure taldeak ere bikote antzua eta ez emankorra bereizi nahi ditu. Arazoak etiologikoki ezberdinak direnez, modu ezberdinean egin behar zaie aurre.

Zein da arazoaren hedadura?

Gaur egun, mendebaldeko herrialdeetan, ugaltze adinean dauden bikoteen %20-22k antzutasun arazoak ditu. Europako eta Estatu Batuetako argitalpenak aztertzen direnean antzeko datuak daudela nabari da.

causas esterilidad
causas esterilidad

Zeintzuk dira antzutasun arazoen bikoiztearen arrazoiak?

Azkeneko 20 urteetan bi arrazoi nagusi topa ditzakegu:

  • Lehenik eta behin, emakumeak lehen haurra 30 urteetatik aurrera edukitzen dute. Jakina da, urteak bete ahala  emakumearen emankortasuna jeisten dela, eta adin horretatik aurrera saiatzean, haurdunaldia lortzeko aukerak murritzagoak dira.
  • Gizonezkoen kasuan ere, haziaren kalitatea nabarmen jeitsi da azkeneko 20 urteotan. Ez dakigu zehazki zergatik gertatu den murrizketa hau baina argi dagoena da arrazoi bat baino gehiago dagoela, hau da estresa, elikadura, ohiturak, tabakoa, alkohola, ingurunean dauden toxikoak eta abar.

Noiz galdetu?

Bikotearen adina, aurrekari mediku-kirurgikoak eta hainbat gauza kontutan izan behar da erantzun bat eman ahal izateko, hori dela eta, espezialista batekin hurrengo kasu hauetan hitz egitea da gure gomendioa:

  • Bi urtez haurdunaldia lortu ez duen bikotea.
  • Urte batez haurdunaldia lortu ez duen bikotea, emakumeak 30 urte baino gehiago baditu.
  • Sei hilabetez haurdunaldia lortu ez duen bikotea, emakumeak 40 urte baino gehiago baditu.
  • Aurrekari ginekologiko edo andrologiko garrantzitzuak dauden kasuetan (aparatu genitalean ebakuntzak, hanturazko pelbiseko infekzioak, gaixotasun genetikoak, hilerokoaren asaldura garrantzitsuak, eta abar).
  • 3 abortu jarraian edo gehiago izan duen bikotea.
  • Familian gaixotasun genetiko larriak badaude, diagnostiko genetiko ezaguna izanez.
esterilidad

Laguntza bidezko ugalketa tratamendu batek arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da antzutasun diagnostiko zehatz bat izatea. Horregatik oso garrantzitsua da bikotearen azterketa protokolizatua. Azterketak beti gizonezkoarengan hasiko dira hurrengo arrazoiengatik:

  • Emakumearen azterketekin alderatuta, errazagoak direlako.
  • Gaur egun faktore maskulinoa, faktore femenino batekin batera edo bakarrik, oso sarri izaten baita esterilitate kausa.
  • Emakumearen azterketa gizonezkoaren azterketen emaitzen araberakoa izango baita.