Timelapse

tratamientoLaborategi ekipamendu sofistikatu honek inkubadore biologiko bat,  mikroskopia eta argazki sistemak batzen ditu.

Enbriologian “Time-lapse” sistema aurreratuena da. Enbrioiei argazkiak 10-20 minuturo ateratzen dizkie, beraien garapen guztian zehar, hau da ernalketatik enbrioien transferentziararte, “biziaren hasieratik” bideo bat sortuz.

Time Lapsari esker enbrioiak egoera ezin hobean inkubatzen dira, egunero ikusteko bertatik atera beharrik gabe. Horrela  ez da aldaketarik egoten kultibo baldintzetan eta enbrioien garapena une oro kontrolatu daiteke. Honek ezaugarri morfologiko puntual zein dinamikoen jarraipena egitea baimentzen du.

Honen guztiaren helburua enbrioien kalitatea eta hautaketa hobetzea da, honen ondorioz haurdunaldi tasa %10ean igo daitekelarik.